XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), 28. zure eskuz ta burubidez erabagita egoana bete zedin.

29. ta orain, Jauna, arein zemak begiratu, ta emon egiezu zure morroiai zure itza zabal-zabal iragarteko adorea.

30. Zabaldu zure eskua, zure Seme Jesus deunaren izenean osakuntzak, mirariak eta arrigarriak egin daitezan.

31. Eta otoitz au egin ebenean, batuta egozan tokia ikaraz asi zan; eta guztiak Espiritu Santuz bete ziran, eta Jaungoikoaren itza zabal-zabal iñoen.

FEDEDUNEN BATASUNA.

32. Sinistedun-taldearen biotza, barriz, bakarra zan, baita gogoa (arima) be; ta areitako iñok be ez iñoan ezer berea ebanik; gauza guztiak guztientzat ebezan, ostera.

33. Eta Apostoluak Jesus Jaunaren berbizkundea adore aundiz autortzen eben, eta guztiakan eskerra (grazia) ugari zan.

34. Txirorik (beartsurik) arein artean bat be ez egoan; jabe guztiak euren solo ta etxeak saldurik, ordaiña ekarri 35. ta Apostoluen oiñetan jarten ebelako; ta andik bakoitzari bear aiña emoten yakon.